XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

50 Salmoa

Obendun sortua naiz izan ere, pekatuan ninduen amak erne.

Zuri, ordea, biotz leiala atsegin zaizu, biotz mamian zugurtasuna irakasten didazu.

Busti nazazu ixipuz, eta garbi naiteke, ikuz nazazu, eta elurra baiño zuriago naiteke.

Arren! poza ta atsegiña neri entzunerazi; xeatu dituzun ezurrok egin bezate jauzi.

Aurpegi ori nere obenetatik aldera ezazu, nere makurkeri guztiak suntsi itzazu.

Biotz garbi bat, Jainko, neregan sor zazu, arnas bizkorra nere barnean Zuk berritu.

Ez nazazu urrundu zure aurretik, zure arnas santua ez kendu neri.

Zure salbamenaren poza biur ezaidazu, zure arnas zabalez sendo nazazu.

Erakutsiko dizkiet gaiztoei zure bideak, Zugana biurtuko dira pekatariak.

Atera ni odol-zigorretik, Jainko, Jainko nere salbatzaille; eta nere ezpaiñek zure zuzentasuna pozetan zabalduko dute.

Idekiko dizkidazu ezpaiñok, Jauna, eta ago onek iragarriko du zure gorespena.

Ez bait zaizu atsegin oparirik, erre-opariak ez zenituke artuko, nik emanik.

Nere oparia, Jainko, biotz damutua: ez duzu arbuiatuko, Jainko, biotz damutu ta murgildua.

Ager zaite, Jauna, onbera Sion-ekin, Jerusalengo arresiak egin itzazu berri.

Orduan artuko dituzu onez bidezko opari, emari ta erre-opariak; orduan ditezke zekorrak zure aldaran eskeiñiak.